Gorren Estatuko Konfederazioak (CNSE) emandako bideoek orrialde honetako atalen edukia zeinu-hizkuntzan erreproduzitzen dute.
Pertsona Gorren Estatuko Konfederazioak eskainitako bideoa
Laguntza horiek eskualdeko hauteskunde-batzordean eskatuko dira, idatziz eta izendapen-jakinarazpena jaso eta zazpi eguneko epean.
Eskualdeko hauteskunde-batzordeak Gobernuaren ordezkaritzari/ordezkariordetzari jakinaraziko dizkio hartzen dituen akordioak eta eman beharko diren laguntza-bitarteko zehatzak.
Kontuan izan Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren 4. artikuluaren arabera aitortutako desgaitasun-egoera nahikoa dela hauteskunde-mahai batean parte hartzeko betebeharretik salbuesteko.
Desgaitasuna duen pertsonak, daukan desgaitasun-maila gorabehera, desgaitasun-deklarazioa aurkeztea nahikoa izango da Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeak salbuespena onar diezaion eta Hauteskunde-mahai bateko kidea izatea eragozten edo zailtzen dioten oztopoak zehazten dituen osasun-agiririk ez du aurkeztu beharko (6/2011 Instrukzioa, ekainaren 28koa, Hauteskunde-Batzorde Zentralarena)(Leiho berri bat ireki egingo da).
Salbuespena telematikoki ere aurkez dezakezu, Hauteskunde Batzorde Zentralaren aplikazioaren bidez. Hemen(Leiho berri bat ireki egingo da) duzu informazio guztia. Baita Hauteskunde Batzorde Zentralaren(Leiho berri bat ireki egingo da) webgunean ere